partekatu
• SASOETA I.P.
Sasoeta ikastetxeko fatxadaren parte bat eraberritzeko obra adjudikatua
Sasoeta ikastetxe publikoko fatxadaren parte bat konpontzeko obra 10.714 euroan adjudikatu da

Lasarte-Oriako Construcciones Loidi SA enpresa arduratuko da obra hori egiteaz. Eskolaren fatxadan gertatu diren material-erorketen ondorioz, beharrezkoa gertatu da bereziki erasandako zona bat urgentziaz konpontzea, arriskugarria izan bailiteke.
Udaletxe berrian eta Andre Joakinaenean instalatuko diren segurtasun-sokak ere onartu dira, beirazko gainaldeak garbitzeko eta mantentzeko lanetan segurtasuna bermatzeko xedez. Kasu honetan, obra egingo duen enpresa Astigarraga Sector Vertical SL izango da.