Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AUZOKO JAIAK

Iñigo de Loiola auzoak Udaberri Festa ospatuko du larunbatean, maiatzaren 24an

Musika, jokoak, gastronomia eta familia osoarentzako jarduerak dituen jai-eguna.

1 / 2
1. argazkia

Atzo arratsaldean prentsaurrekoa egin zuten Txus Alonso Festetako zinegotziak eta Iñigo de Loyola auzoko jaiak antolatzen dituen ILBE Iñigo de Loiolaren Auzo Elkarteko ordezkariek.

Lasarte-Oriako Udalak herriko auzoetako jaiak babesteko hartutako konpromisoaren barruan, aurten 2025. urtean ILBE elkarteak 4.788,29 euroko udal diru-laguntza jasoko du maiatzaren 24an, larunbata, ospatuko den Udaberri Festa antolatzeko.

Egunean zehar, Iñigo de Loyola plaza eta inguruko kaleak biziz beteko dira, publiko guztiari zuzendutako egitarau zabalarekin. Besteak beste, goizeko trikitia, haurrentzako puzgarriak, erraldoiak eta buruhandiak, lehiaketak, herri jolasak, paella herrikoia eta kontzertuak izango dira, besteak beste, Slow Time Blues Band taldearena.

Udaletik eta ILBE elkartetik herritar guztiak animatu nahi dituzte gerturatzera, jai giroaz gozatzera eta jaiaren zapia erosiz laguntzera, dagoeneko salgai baitago 3 euroren truke.

Hona hemen aurreikusitako egitaraua:

  • 10:00-11:30: Diana. Ankoker Trikitixa auzoan zehar.
  • 10:00-12:00: Haur/helduen bizkotxo lehiaketa. Entregatzeko epea 12:00ak arte. Sari banaketa 13:00etan.
  • 11:00…: Pintxo-potea produktuak eta edariak amaitu arte.
  • 11:00…: Yon Pavón Coctail & Events Barra
  • 11:00-13:00: Haurrentzako jolasak, babesleen sariekin.
  • 11:30-13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan zehar.
  • 11:30-14:00: Kilkerband txaranga kaleetan zehar.
  • 14:30: Paella herrikoia. 10 € paella + edari 1 + postrea (Ticketak Iñaki Tabernan salgai).
  • 16:30: Bingoa babesleen sariekin.
  • 18:00: Slow Time Blues Band kontzertua
  • 19:00: Diskoteka Dj Karpin-ekin festa amaitu arte.

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala