partekatu
• EXTREMADURAKO ETXEA
Extremadurako Etxea 2025 Aste Kulturala aurkeztu da
Extremadurako Etxeak, Guadalupeko Ama Birjinaren egunarekin bat eginez, astebetez antolatzen ditu ekitaldi hauek.

Extremadurako Etxeko ordezkariek, Agustin Valdivia alkatea bertan zela, irailaren 8tik 14ra, biak barne, egingo den Extremadurako Etxearen Kultur Asteko ekitaldiak aurkeztu dituzte.
Egitaraua oso zabala da, egunero egingo diren jarduerekin. Berritasun batzuk nabarmenduko dira: astelehenean, hilak 8, egingo den erredoble-dantza, asteartean, hilak 9, postre-tailerrez gain, Extremaduran kirol-probetan parte hartu duten 5 pertsonak egon diren paisaia ederrak kontatuko dizkigute, eskualdeari balioa emanez.
Ostegunean, hilak 10, pintxo lehiaketaren finala egingo da, eta Martin Berasategui bertan egotea espero da (konfirmatu gabe), Jon Avenida eta Mikel Cabieces sukaldariak bai egongo direla, eta ostiralean, 18:30ean, pintxo-pote bat emango da asteburuari aurrea hartzeko, Extremadurako tapa tipikoekin.
Larunbat goizean, urteroko ohiturari jarraitzeko, Extremadurako meza, ondoren kalejira txaranga eta buruhandiekin, 14:30ean paella herrikoira iristeko. Ekitaldiz beteriko arratsaldea izango da, arratsalde-gau partean Dj batekin amaituko dena
Igande goiza txikienei eskainia izango da, hainbat jarduerekin. Amaitzeko, Andaluziako dantzak egingo dira hainbat talderekin eta ondoren herri bazkaria extremadurako kozidoarekin, eta arratsaldean bolo-lehiaketa, parte hartu nahi duten animatuentzat.
Jarduerak Extremadurako Etxean egingo dira, Adarra kalean.
Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala