Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ESKOLA-MATERAILA EROSTEKO LAGUNTZAK

2025-2026 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzak

Lasarte-Oriako Udalak martxan jarri du eskola-materiala erosteko laguntzen kanpainaren edizio berria, herriko familien gastua arintzeko eta Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Erdi Mailako Lanbide Heziketan matrikulatutako seme-alabak dituztenei zuzendua.

1. argazkia

Helburua da ikasturte hasierak dakarren gastu ekonomikoa arintzea, familiei laguntzea eta, aldi berean, tokiko merkataritzan erosketak sustatzea. Haur Hezkuntzako ikasleak eta goi-mailako ikasketak egiten ari direnak laguntza hauetatik kanpo geratzen dira. 

Diru-laguntzaren zenbatekoa, familiaren errentaren arabera

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 2024ko familia-errenta gordina kontuan hartuta kalkulatuko da:

  • 110 euro ikasleko, 25.000 € arteko errententzat.
  • 90 euro ikasleko, 25.001 € eta 33.000 € bitarteko errententzat.
  • 50 euro ikasleko, 33.001 € eta 40.000 € bitarteko errententzat.
  • 40.000 €-tik gorako errentek ez dute laguntzarik jasoko.

Familia bakoitzak eskaera bakarra

aurkeztu beharko du, eskubidea duten seme-alaba guztiak bertan sartuta.

Epeak eta baldintzak

Laguntza jaso ahal izateko erosketak 2025eko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean egin behar dira, Lasarte-Oriako dendetan bakarrik.

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko irailaren 1etik 30era.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean sartzen dira: testuliburuak, eskola-materiala, material digitala, heziketa fisikorako arropa eta oinetakoak, uniformeak, musika eta plastikako materialak, bai eta ikasketa-jarduerarako beharrezkoak diren gailu informatikoak eta softwarea ere.

Eskaera nola aurkeztu

  • Aurrez aurre: Udaletxeko Erregistroan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
  • Online: udalaren erregistro elektronikoaren bidez.

Eskabidea beteta, familia liburua eta jatorrizko faktura edo tiketak aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko laguntzaren gehieneko zenbatekoa edo handiagoa dutenak.

Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko, Manuel Lekuona Kultura Etxean emango da arreta, 09:00etatik 13:00etara.

Familiei eta merkataritza lokalari babesa

Udalak familia guztiak kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditu, izan ere, ikasturte hasierako gastuak murrizten laguntzen du eta tokiko merkataritzari eusten dio, erosketak Lasarte-Oriako establezimenduetan egitera bultzatuz.

Dokumentuak deskargatu

Eskola materiala 2025-2026 [pdf]

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala