Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

ATERPEAk 2025eko Gabonetako kanpaina jarri du martxan, tokiko merkataritza dinamizatzeko

Lasarte-Oriako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Sozio-ekonomia zinegotziarekin batera, Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruko Gabonetako jardueren programa aurkezten du.

1. argazkia

ATERPEA merkataritza eta ostalaritza elkarteak 2025eko Gabonetako kanpaina aurkeztu du gaur Usoak tabernan egindako prentsaurrekoan. Mabel Pedreira ATERPEAko presidentea izan da ekitaldiaren buru, eta bertan izan dira Nuria Fernández Sozio-ekonomia zinegotzia. Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da kanpaina.

ATERPEAko presidenteak azaldu duenez, kanpaina joan den abenduaren 1ean hasi zen, Gabonetako ohiko saskien zozketarekin. Elkarteko zenbait dendatan boto-txartelak banatzen ari dira bezeroen artean, eta erosketak egitean bete ahal izango dituzte txartelak, festa horietarako “ohiz kanpoko gabonsaria” eskuratzeko.

Abenduaren 13an jarraituko du egitarauak, txu-txu trena martxan jarriz, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ibiliko da herriko kaleetan barrena. Familiek asko espero duten jarduera da, eta, urtez urte, parte-hartze handia izaten du.

Edizio honetako berrikuntza gisa, abenduaren 20an, larunbata, gaztain-jate herrikoia egingo da Okendo plazan, 17:30etik 19:30era. Ekintza doakoa izango da eta antolatzaileek herritarrak baserritarrez jantzita joatera animatzen dituzte. Arratsaldean zehar opariak banatuko dira bertaratutako haurren artean, agortu arte, eta, 19:30ean, 100 euroko sei bale zozketatuko dira, ATERPEAra atxikitako establezimenduetan trukatzeko.

Halaber, aurten ez dela ohiko erakusleiho lehiaketarik egingo esan du, baina hurrengo edizioetan lehiaketa hori berreskuratzeko asmoa dutela aurreratu du.

Prentsaurrekoa jaiei esker oneko eta asmo oneko mezuarekin amaitu da, ATERPEAko Zuzendaritza Batzordeak Udalarekin batera “Lasarte-Oria mugitu eta bizirik dagoen herria izan dadin” lanean jarraitzeko konpromisoa duela azpimarratuz.

Argazkia eta informazioa: Lasarte-Oriako Udala